XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gobernamenduko mutil batek hori egitea, ezin onetsia zen ordu haietan, eskandalo gorria: 1905ean bozkatua izan zen eliza eta estadua berexten zituen legea, apez eta serora etxe, eliza eta denak bereizten zituela estaduak.

Brigadierra hantxe harat igorri zuten gaztiguz, Frantzia behera horietara, ipar iparrera, Quesnay-sur-Deale herrira, Nord departamenduan.

Laffiten aita, guardagoa uztekotan izan zen eta Uztaritzeko auzapezak zion gomendatu holakorik ez egitea.

Legrand Baionako deputatuari galdatuko ziola, behar zena ikus zezan, laster herrira itzul arazteko.

Joan zen beraz Joseph eta hantxetan utzi zuten lanik ere eman gabe.

Liburuetara ekarria, eta bi hilabetez prestatu zuen etsamina bat, airez aire pasatu, eta Urruñara izendatu zuten Receveur des Douanes.

Orduan zen lehen aldikotz familian bizi izan Piarres gaztea.

1901ean sortua zen Luhuso Salaberrian.

Amak etika izanki eta haurrak hiltzen zitzaizkion.

Piarres sortuta biharamunean bataiatu zuten eta Senperera igorri, Elixabeth Irigoyen andereari emaiten ziotela amañotan.

Aita iparraldera joaten zelarik, denak bildu ziren Uztaritzera, amonaren etxera, hortik joaiteko gero Urruñara.

Uztaritzen abiatu zen ama eskolan.

Urruñan berriz Oleteko eskolan.

Ez luzaz.

1909an, Urtarril-otsailetan galdu zituen bata bestearen ondotik, aita eta ama, hilabete bat barne.

Gauza bitxia: aita Baigorri Buztinagan sortua zen, ama Uztaritze Buztingorrian, eta bera Urruña Buztingorrian bizi izan da.

Jainkoak ere buztinetik jalgi zuen bere obrarik ederrena, gizona!.

Aitaren anaia bat baitzuen Itorrotz Olaibin ezkondua, Biarnes batekin, haiengana joan zen Piarres gaztea.

Izabak ez zekien ez Frantses ez Euskararik eta Biarnesa ikasi zuen harekin, etxean beti Biarnesez ari baitziren.

Berak dionaz orduan ahantzi zuen Euskara.